WELCOME!

domingo, 25 de abril de 2010

Tiscar Lara - konpetentzia digitala

Gaur egun uste da teknologia berriak erabiltzearekin afabetizazio digitala dugula eta munduaren erregeak garela, baina ez gara ohartzen web mundua merkatu bat dela, etengabe dirua sortzen ari dena, trukean pertsona askoren eskubideetaz hornituz. Horregatik, pertsona aktiboak, kritikoak bihurtu behar gara eta internet munduko guztia kuestionatu, hausnartu. Irakurtzen dugun guztia egia ahal da? Pantailaren beste aldean dagoen pertsona guk uste duguan ahal da?


Ez da bakarrik, mezuak jaso eta bidali, eta informazioa jaso eta bidali. Guzti hau ikertzeko eta publiko bihurtzeko gai izan behar gara. Eta gure iritzia plazaratu.
Eta honek guztiak eraginak izango ditu hezkuntzan. Ez ditugu gizaki pasiboak eraiki nahi, baizik eta konstruktibistak eta kritikoak. Iritzia emateko gai direnak, gauzengan pentsatu, ikasten ari diren horri buruz ere bai. Zertarako ikasten dut?
Horrelako galderak egin beharko zizkieten bere buruari. Helburu bakarra azterketa gainditzea delako, eta gu haratago heldu nahi dugu.
Gu irakasleok, hauxe lortu beharra daukagu. Metodologia eraikitzaile eta sozial baten bitartez.

sábado, 17 de abril de 2010

NETIKETA

"Netiketa" hitza, ingelesez netiquette esaten zaiona, net (sarea) eta etiketa hitzetik dator. Internet eztabaidetan eta posta elektronikoan zaindu beharreko arauen multzoari esaten zaio.

Hauek irakurtzean konturatu egin naiz, alde batetik, internet munduan arauak zeudela, eta bestetik, hauetako asko erabiltzen ez ditugula.
Baina garrantzitsutzat deritzot pertsona bakoitzaren pribatutasuna gordetzeko eskubidea izatea. Beraz, "korreo masiboak" igortzean, bidaliko diegun pertsonen posta elektronikoa era pribatuan bidaltzen saiatu beharko gara.

Bestetik, ez gara ohartzen, e-mailetan artxiboren bat bidaltzean ohartxo bat ere idatzi behar dugula, errespetu gisa, jasoko duen pertsonak e-maila zeri buruzkoa den jakin dezan.

Hona hemen arau guztien zerrenda irakurtzeko aukera:

domingo, 11 de abril de 2010

Informazioaren gizartea eta Ezagutzaren gizartea

Teknologia berrien garapenaren ondorioz gizartean gertatu diren aldaketa guztien funtsa infromazioan gauzatzen da. Informazioa izateak nagusitasuna, autoritatea, abantaila ugari ahalbidetzen digu. Azken finean informazio honen saldu erosian oinarritzen da gure gizartearen merkatua.

Baina informazioa izateak ez du esan nahi ezagutza dugunik. Izan ere, informazioak ez digu pentsamendua ahalbidetzen, baina informaziorik gabe ez dago ezagutza garatzerik. Informazio hau aukeratu, ikertu eta ondoren berreraiki behar izango dugu gure errealitate pertsonala, historikoa, gizartekoa ardatz nagusia izanik. Informazio hau berreraikitzen, ezagutzaren gizartera helduko gara.
Eta guzti hau lortzeko, gure zeregina, irakasleona, funtsezkoa da. Guk alde batetik, hizkuntza eta bide ezberdinen bidez mezuak jado eta igortzeko, hau da, komunikatzeko gaitasuna irakatsi beharko diegu ikasleei. Eta bestetik, autonomia pertsonala garatzeko trebezia ere irakatsi behar dugu.
Ondorioz, ikasleak kritikoan izaten, teknologiak modu arrazionalean erabiltzen lortuko da informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera igarotzea. Beraz, gure zeregina oso garrantzitsua da. Ahal dugun neurrian, tresna egokienak erabiltzea da gure lana, gure ikasleak etorkizunean pertsona eraikitzaileak, sortzaileak eta malguak izan daitezen.