WELCOME!

domingo, 11 de abril de 2010

Informazioaren gizartea eta Ezagutzaren gizartea

Teknologia berrien garapenaren ondorioz gizartean gertatu diren aldaketa guztien funtsa infromazioan gauzatzen da. Informazioa izateak nagusitasuna, autoritatea, abantaila ugari ahalbidetzen digu. Azken finean informazio honen saldu erosian oinarritzen da gure gizartearen merkatua.

Baina informazioa izateak ez du esan nahi ezagutza dugunik. Izan ere, informazioak ez digu pentsamendua ahalbidetzen, baina informaziorik gabe ez dago ezagutza garatzerik. Informazio hau aukeratu, ikertu eta ondoren berreraiki behar izango dugu gure errealitate pertsonala, historikoa, gizartekoa ardatz nagusia izanik. Informazio hau berreraikitzen, ezagutzaren gizartera helduko gara.
Eta guzti hau lortzeko, gure zeregina, irakasleona, funtsezkoa da. Guk alde batetik, hizkuntza eta bide ezberdinen bidez mezuak jado eta igortzeko, hau da, komunikatzeko gaitasuna irakatsi beharko diegu ikasleei. Eta bestetik, autonomia pertsonala garatzeko trebezia ere irakatsi behar dugu.
Ondorioz, ikasleak kritikoan izaten, teknologiak modu arrazionalean erabiltzen lortuko da informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera igarotzea. Beraz, gure zeregina oso garrantzitsua da. Ahal dugun neurrian, tresna egokienak erabiltzea da gure lana, gure ikasleak etorkizunean pertsona eraikitzaileak, sortzaileak eta malguak izan daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario