WELCOME!

domingo, 28 de marzo de 2010

REMOVE

Gaur egun uste da gure pribatutasunaren eskubidea lortzen dugula mobilak, ordenagailuak, Gps-ak... erabiltzean. Baina ez gara ohartzen teknologia guzti hauek guri buruzko informazioa bidaltzen ari direla etengabe. Badakite nor garen, nora goazen, zer egiten dugun, zer erosten dugun, nola garen... Hau da, erabateko kontrolpean bizi gara, enpresa askok datuen trafikoan dabiltzalako. Izan ere, datu ezberdinak erosten dituzte ondoren, beste enpreseei saltzeko. Ondorioz, gure datuak edonoren esku gelditzen dira.

Uste izaten da gure askatasuna saltzen dutela baina benetan, gure identitatea erosten dutela jakin behar dugu. Ordenagaluen bidez, hots, edozer jakin dezakete.

Guzti honen konponbidea bat-batean zein den jakitea zaila da baina bideoan agertzen den gizonak egin duen bezala, dirudienez mobila erabiltzen uztea, kreditu txartelekin ordaintzen uztea, garraiobide publikoetan bidaiatzea... da egin beharko duguna errealitate anitz honetan ikusezin bihurtu nahi bagara. Baina zerk irabazten du pribatutasunak ala erosotasunak?
Erantzuna norberaren esku!


No hay comentarios:

Publicar un comentario