WELCOME!

domingo, 28 de marzo de 2010

REMOVE

Gaur egun uste da gure pribatutasunaren eskubidea lortzen dugula mobilak, ordenagailuak, Gps-ak... erabiltzean. Baina ez gara ohartzen teknologia guzti hauek guri buruzko informazioa bidaltzen ari direla etengabe. Badakite nor garen, nora goazen, zer egiten dugun, zer erosten dugun, nola garen... Hau da, erabateko kontrolpean bizi gara, enpresa askok datuen trafikoan dabiltzalako. Izan ere, datu ezberdinak erosten dituzte ondoren, beste enpreseei saltzeko. Ondorioz, gure datuak edonoren esku gelditzen dira.

Uste izaten da gure askatasuna saltzen dutela baina benetan, gure identitatea erosten dutela jakin behar dugu. Ordenagaluen bidez, hots, edozer jakin dezakete.

Guzti honen konponbidea bat-batean zein den jakitea zaila da baina bideoan agertzen den gizonak egin duen bezala, dirudienez mobila erabiltzen uztea, kreditu txartelekin ordaintzen uztea, garraiobide publikoetan bidaiatzea... da egin beharko duguna errealitate anitz honetan ikusezin bihurtu nahi bagara. Baina zerk irabazten du pribatutasunak ala erosotasunak?
Erantzuna norberaren esku!


lunes, 22 de marzo de 2010

Zer nolako eragina dute blogek irakaskuntzan?


Gaur egungo irakaskuntzan gero eta baliabide gehiago ari dira sortzen, hezkuntza mundua aberatsagoa eta eraginkorragoa bihurtzeko.
Hori dela eta, teknologia berriek leku berezia ari dira hartzen.Ikasleek gogtsu parte hartzeko eta hainbat edukin bereganatzeko aukera eskaintzen dute. Baliabide edota irakasteko bide berrien artean aurki dezakegu bloga.
Blogak erabiltzeak ikasleen autonomia, sormena, parte hartzea eta interaktibitatea garatzea dakar. Gainera, edozein motatako edukin landu daiteke. Horien artean Atzerriko Hizkuntza sartzen da, zalantzarik gabe. Adibidez, bai taldean edo bai indibidualki egiten diren lanak eskegiz eta ikasleen artean partekatuz webean itsatsi. Horrela beste ikastetxeek bloga bisita dezakete ideiak, edukiak... interesgarriak zein aberasgarriak izango zaielakoan.
Azken finean, gure helburua ikasleek edozein ezagutza modu errazean eta inkontzientean barneratzea da eta blogek aukera hau eskaintzen digute.




lunes, 15 de marzo de 2010

Internetaren eragina


Gaur egun gizartean gehien eragiten duen teknologi berria interneta dugu zalantzarik gabe.
Interneten bidez edonorekin harremanak izateko edota informazioa trukatzeako posibilitatea dugu.
Aisialditik aparte, guri, ikasleak garenori ere, baliabide hau ezinbesteko tresna bilakatu zaigu lanak egiteko garaian.
Internetaren historiari erreparatzen badiogu, berez 60. hamarkan jaio da, EEUUko defentsa sailak sortua. Hasiera baten guda helburua izan badu ere, 80. eta 90. hamarkadetan eduki duen hedapen handia dela-eta gaur egun edozertarako baliagarri bihurtu da.
Internetaren munduan askorik sartuta ez gaudenok, interneta bera zegidan elkar erlazionatzen dugu www (World Wide Web) hizkiekin, baina ez dugu ahaztu behar sistema hau internetek duen zerbitzu bat besterik ez dela.








domingo, 14 de marzo de 2010

Internetaren Sorrera

Bideoaren Laburpena:
Gaur egun internetaren bidez gauza anitz egin ditzakegu: e-mailak bidali, deitu, gaiei buruz mintzatu. Baina guzti hau orain dela 50 urtetik datorkigu.
Lehen, ordenagailuek gauza bakarra egiteko gai ziren, Bath Procesing deitutakoa. Hau da, Informazio prozesatu eta igorri, besterik ez. Baina 1957an aldaketak gertatu ziren. Konexio berri bat sortu zen, zeinetan erabiltzaileek ordenagailuen barneko kapazitatea elkarbanatu zitzaketen. Konexio hau, Time Sharing deitzen zen. Baina sareen arteko konexioa ez zen zuzena oraindik.
Time Sharing honetatik ARPANET sarea sortu zen. Gerra Hotzaren garaian, Amerikako Estatu Batuek Sobietar Batasunaren aurrean botoretsuago sentitzeko helburuarekin batez ere. Orain arte sortuta zeuden ordenagailu handiez gain, txikiak sortu ziren, mezuen igorpena soilik burutzeko. Horrela handietan datuen artxibaketa eta programazio nagusiak egingo ziren.
Baina ARPANET ostean CYCLADES kontzeptua sortu zen eta mundu guztian zehar hedatu zen. Honek, Internet kontzeptua sortu zuen. Protokolo hau, ordenagailu makina guztietan ezarri zen, hardwarren barruan. Ondorioz, sareen arteko lotura eta konpatibilitatea zuzena izatea lortu zen.
Iritzia:
Bideo honi esker, ohartu egin naiz teknologia berrien atzean lan handia eta denbora luzea dagoela eta sorrera guztiak funtzionalak direla, gizarteak dituen beharrizanei erantzuteko eginak. Horregatik, teknologia berrien garapena gizartearen garapenarekin lotuta dago guztiz. Gizartean behar berriak agertzen direnean teknologia berrietan ere aldaketak gertatuko dira. Adibide garbiena bonba nuklearren garaian dugu, bieoak aipatzen duen bezala. Garai horretan beharrezkoa izan zen sareak deszentralizatzea bonbek sare guztia desager zezakeelako. Eta hortik, aurrerapen askoren ondorioz, gaur egungo internetera heldu zen. Sare guztiak konexio zuzen baten bidez, modu askean harremanetan jartzen zituelako erabiltzaileak. Horrela, gure inguruko aurrerapen guztiak azal daitezke.
Egungo ordenagailuak eramangarriak dira. Baina zergatik? gure bizitza leku batetik besterako joan-etorrian oinarritzen delako.
Azkenean ondorio soil batertra heltzen gara: gu gizartean bizi garela eta gure inguru guztiak azaldu dezakeela gizartea, eta aldi berean gure gizarteak ingurua.

lunes, 8 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Infornazioaren gizarteaz ari garenean honakoa esan nahi dugu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistema.

Argi eta garbi dago honek guztiak aldaketa itzelak eragin dituela gizartean, teknologia munduaz gain.
Alde batetik, lan munduan, lan jarduera berriak ari dira sortzen eta honek langileen prestakuntza-eskaera berriak ekartzen ditu. Hau da, lan sektore berriak ari dira irekitzen, garatzen.
Lehen mundu fisikoan oinarritzen zen gizartean bizitzetik, ordenagailuen, informazioaren gizartean bizitzea eragin du.
Betiko entziklopediak, liburuak, diskoak, bidai agentziak interneten aurki ditzakegu, askotan dohain eta momentuan.

Hezkuntza munduan aldaketak ere ekartzen ditu. Informazio mugaezina eskutartean dugulako. Honen aurrean informazioa egoki erabiltzen ikasi behar da. Halaber, irakasleen prestakuntza berria eskatzen du, kurrikulumaren berriztatzea.

Azken finean, hezkuntzan bai helburuak eta bai metodologia aldatzen dira, irakasleek eta iaksleek rol berria izango dituztelako. Ikasleen kasuan, ikasten iaksi behar dute, parte hartu, kritikoak izan. Eta irakasleen kasuan, ikasleen ikaskuntza prozesua bideratuko dugu. Horregatik funtsezkoa da interneten aurki dezakegun informazioa ondo erabiltzen jakitea. Ikasleen hezkunzta przesua antolatzen dugulako, zuzendu, gidatu.
Iruzkin hau idazteko erabilitako informazio iturria ondorengoa izan da:

lunes, 1 de marzo de 2010

Aprobak

Aprobak egiten gaude kolore eta letra motekin