WELCOME!

domingo, 14 de marzo de 2010

Internetaren Sorrera

Bideoaren Laburpena:
Gaur egun internetaren bidez gauza anitz egin ditzakegu: e-mailak bidali, deitu, gaiei buruz mintzatu. Baina guzti hau orain dela 50 urtetik datorkigu.
Lehen, ordenagailuek gauza bakarra egiteko gai ziren, Bath Procesing deitutakoa. Hau da, Informazio prozesatu eta igorri, besterik ez. Baina 1957an aldaketak gertatu ziren. Konexio berri bat sortu zen, zeinetan erabiltzaileek ordenagailuen barneko kapazitatea elkarbanatu zitzaketen. Konexio hau, Time Sharing deitzen zen. Baina sareen arteko konexioa ez zen zuzena oraindik.
Time Sharing honetatik ARPANET sarea sortu zen. Gerra Hotzaren garaian, Amerikako Estatu Batuek Sobietar Batasunaren aurrean botoretsuago sentitzeko helburuarekin batez ere. Orain arte sortuta zeuden ordenagailu handiez gain, txikiak sortu ziren, mezuen igorpena soilik burutzeko. Horrela handietan datuen artxibaketa eta programazio nagusiak egingo ziren.
Baina ARPANET ostean CYCLADES kontzeptua sortu zen eta mundu guztian zehar hedatu zen. Honek, Internet kontzeptua sortu zuen. Protokolo hau, ordenagailu makina guztietan ezarri zen, hardwarren barruan. Ondorioz, sareen arteko lotura eta konpatibilitatea zuzena izatea lortu zen.
Iritzia:
Bideo honi esker, ohartu egin naiz teknologia berrien atzean lan handia eta denbora luzea dagoela eta sorrera guztiak funtzionalak direla, gizarteak dituen beharrizanei erantzuteko eginak. Horregatik, teknologia berrien garapena gizartearen garapenarekin lotuta dago guztiz. Gizartean behar berriak agertzen direnean teknologia berrietan ere aldaketak gertatuko dira. Adibide garbiena bonba nuklearren garaian dugu, bieoak aipatzen duen bezala. Garai horretan beharrezkoa izan zen sareak deszentralizatzea bonbek sare guztia desager zezakeelako. Eta hortik, aurrerapen askoren ondorioz, gaur egungo internetera heldu zen. Sare guztiak konexio zuzen baten bidez, modu askean harremanetan jartzen zituelako erabiltzaileak. Horrela, gure inguruko aurrerapen guztiak azal daitezke.
Egungo ordenagailuak eramangarriak dira. Baina zergatik? gure bizitza leku batetik besterako joan-etorrian oinarritzen delako.
Azkenean ondorio soil batertra heltzen gara: gu gizartean bizi garela eta gure inguru guztiak azaldu dezakeela gizartea, eta aldi berean gure gizarteak ingurua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario