WELCOME!

lunes, 8 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Infornazioaren gizarteaz ari garenean honakoa esan nahi dugu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistema.

Argi eta garbi dago honek guztiak aldaketa itzelak eragin dituela gizartean, teknologia munduaz gain.
Alde batetik, lan munduan, lan jarduera berriak ari dira sortzen eta honek langileen prestakuntza-eskaera berriak ekartzen ditu. Hau da, lan sektore berriak ari dira irekitzen, garatzen.
Lehen mundu fisikoan oinarritzen zen gizartean bizitzetik, ordenagailuen, informazioaren gizartean bizitzea eragin du.
Betiko entziklopediak, liburuak, diskoak, bidai agentziak interneten aurki ditzakegu, askotan dohain eta momentuan.

Hezkuntza munduan aldaketak ere ekartzen ditu. Informazio mugaezina eskutartean dugulako. Honen aurrean informazioa egoki erabiltzen ikasi behar da. Halaber, irakasleen prestakuntza berria eskatzen du, kurrikulumaren berriztatzea.

Azken finean, hezkuntzan bai helburuak eta bai metodologia aldatzen dira, irakasleek eta iaksleek rol berria izango dituztelako. Ikasleen kasuan, ikasten iaksi behar dute, parte hartu, kritikoak izan. Eta irakasleen kasuan, ikasleen ikaskuntza prozesua bideratuko dugu. Horregatik funtsezkoa da interneten aurki dezakegun informazioa ondo erabiltzen jakitea. Ikasleen hezkunzta przesua antolatzen dugulako, zuzendu, gidatu.
Iruzkin hau idazteko erabilitako informazio iturria ondorengoa izan da:

No hay comentarios:

Publicar un comentario