WELCOME!

domingo, 25 de abril de 2010

Tiscar Lara - konpetentzia digitala

Gaur egun uste da teknologia berriak erabiltzearekin afabetizazio digitala dugula eta munduaren erregeak garela, baina ez gara ohartzen web mundua merkatu bat dela, etengabe dirua sortzen ari dena, trukean pertsona askoren eskubideetaz hornituz. Horregatik, pertsona aktiboak, kritikoak bihurtu behar gara eta internet munduko guztia kuestionatu, hausnartu. Irakurtzen dugun guztia egia ahal da? Pantailaren beste aldean dagoen pertsona guk uste duguan ahal da?


Ez da bakarrik, mezuak jaso eta bidali, eta informazioa jaso eta bidali. Guzti hau ikertzeko eta publiko bihurtzeko gai izan behar gara. Eta gure iritzia plazaratu.
Eta honek guztiak eraginak izango ditu hezkuntzan. Ez ditugu gizaki pasiboak eraiki nahi, baizik eta konstruktibistak eta kritikoak. Iritzia emateko gai direnak, gauzengan pentsatu, ikasten ari diren horri buruz ere bai. Zertarako ikasten dut?
Horrelako galderak egin beharko zizkieten bere buruari. Helburu bakarra azterketa gainditzea delako, eta gu haratago heldu nahi dugu.
Gu irakasleok, hauxe lortu beharra daukagu. Metodologia eraikitzaile eta sozial baten bitartez.

sábado, 17 de abril de 2010

NETIKETA

"Netiketa" hitza, ingelesez netiquette esaten zaiona, net (sarea) eta etiketa hitzetik dator. Internet eztabaidetan eta posta elektronikoan zaindu beharreko arauen multzoari esaten zaio.

Hauek irakurtzean konturatu egin naiz, alde batetik, internet munduan arauak zeudela, eta bestetik, hauetako asko erabiltzen ez ditugula.
Baina garrantzitsutzat deritzot pertsona bakoitzaren pribatutasuna gordetzeko eskubidea izatea. Beraz, "korreo masiboak" igortzean, bidaliko diegun pertsonen posta elektronikoa era pribatuan bidaltzen saiatu beharko gara.

Bestetik, ez gara ohartzen, e-mailetan artxiboren bat bidaltzean ohartxo bat ere idatzi behar dugula, errespetu gisa, jasoko duen pertsonak e-maila zeri buruzkoa den jakin dezan.

Hona hemen arau guztien zerrenda irakurtzeko aukera:

domingo, 11 de abril de 2010

Informazioaren gizartea eta Ezagutzaren gizartea

Teknologia berrien garapenaren ondorioz gizartean gertatu diren aldaketa guztien funtsa infromazioan gauzatzen da. Informazioa izateak nagusitasuna, autoritatea, abantaila ugari ahalbidetzen digu. Azken finean informazio honen saldu erosian oinarritzen da gure gizartearen merkatua.

Baina informazioa izateak ez du esan nahi ezagutza dugunik. Izan ere, informazioak ez digu pentsamendua ahalbidetzen, baina informaziorik gabe ez dago ezagutza garatzerik. Informazio hau aukeratu, ikertu eta ondoren berreraiki behar izango dugu gure errealitate pertsonala, historikoa, gizartekoa ardatz nagusia izanik. Informazio hau berreraikitzen, ezagutzaren gizartera helduko gara.
Eta guzti hau lortzeko, gure zeregina, irakasleona, funtsezkoa da. Guk alde batetik, hizkuntza eta bide ezberdinen bidez mezuak jado eta igortzeko, hau da, komunikatzeko gaitasuna irakatsi beharko diegu ikasleei. Eta bestetik, autonomia pertsonala garatzeko trebezia ere irakatsi behar dugu.
Ondorioz, ikasleak kritikoan izaten, teknologiak modu arrazionalean erabiltzen lortuko da informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera igarotzea. Beraz, gure zeregina oso garrantzitsua da. Ahal dugun neurrian, tresna egokienak erabiltzea da gure lana, gure ikasleak etorkizunean pertsona eraikitzaileak, sortzaileak eta malguak izan daitezen.

domingo, 28 de marzo de 2010

REMOVE

Gaur egun uste da gure pribatutasunaren eskubidea lortzen dugula mobilak, ordenagailuak, Gps-ak... erabiltzean. Baina ez gara ohartzen teknologia guzti hauek guri buruzko informazioa bidaltzen ari direla etengabe. Badakite nor garen, nora goazen, zer egiten dugun, zer erosten dugun, nola garen... Hau da, erabateko kontrolpean bizi gara, enpresa askok datuen trafikoan dabiltzalako. Izan ere, datu ezberdinak erosten dituzte ondoren, beste enpreseei saltzeko. Ondorioz, gure datuak edonoren esku gelditzen dira.

Uste izaten da gure askatasuna saltzen dutela baina benetan, gure identitatea erosten dutela jakin behar dugu. Ordenagaluen bidez, hots, edozer jakin dezakete.

Guzti honen konponbidea bat-batean zein den jakitea zaila da baina bideoan agertzen den gizonak egin duen bezala, dirudienez mobila erabiltzen uztea, kreditu txartelekin ordaintzen uztea, garraiobide publikoetan bidaiatzea... da egin beharko duguna errealitate anitz honetan ikusezin bihurtu nahi bagara. Baina zerk irabazten du pribatutasunak ala erosotasunak?
Erantzuna norberaren esku!


lunes, 22 de marzo de 2010

Zer nolako eragina dute blogek irakaskuntzan?


Gaur egungo irakaskuntzan gero eta baliabide gehiago ari dira sortzen, hezkuntza mundua aberatsagoa eta eraginkorragoa bihurtzeko.
Hori dela eta, teknologia berriek leku berezia ari dira hartzen.Ikasleek gogtsu parte hartzeko eta hainbat edukin bereganatzeko aukera eskaintzen dute. Baliabide edota irakasteko bide berrien artean aurki dezakegu bloga.
Blogak erabiltzeak ikasleen autonomia, sormena, parte hartzea eta interaktibitatea garatzea dakar. Gainera, edozein motatako edukin landu daiteke. Horien artean Atzerriko Hizkuntza sartzen da, zalantzarik gabe. Adibidez, bai taldean edo bai indibidualki egiten diren lanak eskegiz eta ikasleen artean partekatuz webean itsatsi. Horrela beste ikastetxeek bloga bisita dezakete ideiak, edukiak... interesgarriak zein aberasgarriak izango zaielakoan.
Azken finean, gure helburua ikasleek edozein ezagutza modu errazean eta inkontzientean barneratzea da eta blogek aukera hau eskaintzen digute.




lunes, 15 de marzo de 2010

Internetaren eragina


Gaur egun gizartean gehien eragiten duen teknologi berria interneta dugu zalantzarik gabe.
Interneten bidez edonorekin harremanak izateko edota informazioa trukatzeako posibilitatea dugu.
Aisialditik aparte, guri, ikasleak garenori ere, baliabide hau ezinbesteko tresna bilakatu zaigu lanak egiteko garaian.
Internetaren historiari erreparatzen badiogu, berez 60. hamarkan jaio da, EEUUko defentsa sailak sortua. Hasiera baten guda helburua izan badu ere, 80. eta 90. hamarkadetan eduki duen hedapen handia dela-eta gaur egun edozertarako baliagarri bihurtu da.
Internetaren munduan askorik sartuta ez gaudenok, interneta bera zegidan elkar erlazionatzen dugu www (World Wide Web) hizkiekin, baina ez dugu ahaztu behar sistema hau internetek duen zerbitzu bat besterik ez dela.








domingo, 14 de marzo de 2010

Internetaren Sorrera

Bideoaren Laburpena:
Gaur egun internetaren bidez gauza anitz egin ditzakegu: e-mailak bidali, deitu, gaiei buruz mintzatu. Baina guzti hau orain dela 50 urtetik datorkigu.
Lehen, ordenagailuek gauza bakarra egiteko gai ziren, Bath Procesing deitutakoa. Hau da, Informazio prozesatu eta igorri, besterik ez. Baina 1957an aldaketak gertatu ziren. Konexio berri bat sortu zen, zeinetan erabiltzaileek ordenagailuen barneko kapazitatea elkarbanatu zitzaketen. Konexio hau, Time Sharing deitzen zen. Baina sareen arteko konexioa ez zen zuzena oraindik.
Time Sharing honetatik ARPANET sarea sortu zen. Gerra Hotzaren garaian, Amerikako Estatu Batuek Sobietar Batasunaren aurrean botoretsuago sentitzeko helburuarekin batez ere. Orain arte sortuta zeuden ordenagailu handiez gain, txikiak sortu ziren, mezuen igorpena soilik burutzeko. Horrela handietan datuen artxibaketa eta programazio nagusiak egingo ziren.
Baina ARPANET ostean CYCLADES kontzeptua sortu zen eta mundu guztian zehar hedatu zen. Honek, Internet kontzeptua sortu zuen. Protokolo hau, ordenagailu makina guztietan ezarri zen, hardwarren barruan. Ondorioz, sareen arteko lotura eta konpatibilitatea zuzena izatea lortu zen.
Iritzia:
Bideo honi esker, ohartu egin naiz teknologia berrien atzean lan handia eta denbora luzea dagoela eta sorrera guztiak funtzionalak direla, gizarteak dituen beharrizanei erantzuteko eginak. Horregatik, teknologia berrien garapena gizartearen garapenarekin lotuta dago guztiz. Gizartean behar berriak agertzen direnean teknologia berrietan ere aldaketak gertatuko dira. Adibide garbiena bonba nuklearren garaian dugu, bieoak aipatzen duen bezala. Garai horretan beharrezkoa izan zen sareak deszentralizatzea bonbek sare guztia desager zezakeelako. Eta hortik, aurrerapen askoren ondorioz, gaur egungo internetera heldu zen. Sare guztiak konexio zuzen baten bidez, modu askean harremanetan jartzen zituelako erabiltzaileak. Horrela, gure inguruko aurrerapen guztiak azal daitezke.
Egungo ordenagailuak eramangarriak dira. Baina zergatik? gure bizitza leku batetik besterako joan-etorrian oinarritzen delako.
Azkenean ondorio soil batertra heltzen gara: gu gizartean bizi garela eta gure inguru guztiak azaldu dezakeela gizartea, eta aldi berean gure gizarteak ingurua.

lunes, 8 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Infornazioaren gizarteaz ari garenean honakoa esan nahi dugu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistema.

Argi eta garbi dago honek guztiak aldaketa itzelak eragin dituela gizartean, teknologia munduaz gain.
Alde batetik, lan munduan, lan jarduera berriak ari dira sortzen eta honek langileen prestakuntza-eskaera berriak ekartzen ditu. Hau da, lan sektore berriak ari dira irekitzen, garatzen.
Lehen mundu fisikoan oinarritzen zen gizartean bizitzetik, ordenagailuen, informazioaren gizartean bizitzea eragin du.
Betiko entziklopediak, liburuak, diskoak, bidai agentziak interneten aurki ditzakegu, askotan dohain eta momentuan.

Hezkuntza munduan aldaketak ere ekartzen ditu. Informazio mugaezina eskutartean dugulako. Honen aurrean informazioa egoki erabiltzen ikasi behar da. Halaber, irakasleen prestakuntza berria eskatzen du, kurrikulumaren berriztatzea.

Azken finean, hezkuntzan bai helburuak eta bai metodologia aldatzen dira, irakasleek eta iaksleek rol berria izango dituztelako. Ikasleen kasuan, ikasten iaksi behar dute, parte hartu, kritikoak izan. Eta irakasleen kasuan, ikasleen ikaskuntza prozesua bideratuko dugu. Horregatik funtsezkoa da interneten aurki dezakegun informazioa ondo erabiltzen jakitea. Ikasleen hezkunzta przesua antolatzen dugulako, zuzendu, gidatu.
Iruzkin hau idazteko erabilitako informazio iturria ondorengoa izan da:

lunes, 1 de marzo de 2010

Aprobak

Aprobak egiten gaude kolore eta letra motekin

domingo, 28 de febrero de 2010

Tim O´Relly

Tim O`Relly, 1954ean Irlandan jaiotakoa, O`Reilly Mediaren (informatikari buruzko argitaletxea) fundatzailea eta presidentea dugu. Software librearen bultzatzailea da eta beste askoren artean web 2.0 kontzeptuaren sortzailea ere bai. Horregatik bihurtu da horren ezagun gaur egun.

Bere bibliografiaren barnean azpimarratzekoa da 1992an argitaratutako "The Whole Internet User´s Guide & Catalog" liburua. Internetari buruzko lehen liburua dibulgatzen zuen lehen idazlea izan zen.

Bestetik, 1993an Global Network Navigator sortu zuen, aurrerago AOL izena hartu zuena eta 2000.urtean Safari Books Online delakoaren fundatzailea izan zen. Bertan, lehen aldiz, interneten liburuak erosteko aukera zegoen. Eta amaitzeko, 2004.urtean web 2.0 kontzeptuaren aurkezpena egin zuen hitzaldi batean.




Tim O´Rellyri buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hemen irakur dezakezu.

lunes, 22 de febrero de 2010

web 3.0

Web 3.0 kontzeptu berria da, azken batean web erabileraren bilakaera eta aurrepausu bat da. Bideo honetan oso ondo azaltzen da zer den:






Honetaz artikulu hau ikusi dugu. Irakurtzeko hemen dago.

lunes, 15 de febrero de 2010

Hasierako idazpena

Hauxe da nire "Technology Blog" aren aurkezpena. Blogei buruz asko ez dakidan arren, pixkanaka-pixkanaka saiatuko naiz mundu honekiko harremana hobetzen eta errotzen.